martes, 26 de noviembre de 2013

Berdintasun Plana Petronorren



Sei urte igaro dira argitaratu zenetik Berdintasun Planak ezartzea derrigortzen duen legea, diru kopuru jakinik zehaztu gabe, 250 langiletik gora dituzten enpreserentzat, eta oraindik Petronorren ez daukagu geurea sinatuta.

Hala ere, orduztik, aurrera pausuak eman ditugu hitzarmenean artikulu eta hobekuntzak sartuz, normalean gisa horretako planetan barne hartzen diren gaiei eragiten dietenak, edo legez ezarrita zeudenak. Hain zuzen ere, enpresak 2010ean Berdintasun Planaren zirriborro bat aurkeztu zigun sinatzeko, laneko jazarpen protokoloa eta azken hitzarmenaren negoziaketetan jasotako hainbat aldaketa zituena, esaterako, duela bi hitzarmenetatik erabiltzen den haurdunaldiko protokoloa,  Emakunderen gainbegiratzeko konpromezua, edo Berdintasun Planaren Baztordearen sorkuntza.

Zirriborro horrek ez zuen barne hartzen diagnostikorik, generoaren arabera banatutako langileen formazio, adin etab.ei buruzko datuak soilik. Hobetu beharrekoa ez zuen aintzat hartzen, eta  helburuak eta adierazleak ere ez zituen ezartzen,    erraztu gabe gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasun eraginkorra  enpresan, lortutako "status quo"tik harago.

13.11.06an burututako Berdintusun Planaren Batzordeko alde sozialaren azken bileran, diagnostikoan sakontzeko eskatu genuen,  ezberdintasunak ikustaraztea, hitzarmenetik kanpo, kolektiboaren artean uztartze baimenen gutxiagoko erabilpena, eta zuzentzen saiatu zitezela. Uztartzeko eskubideen erabilpena sustatzea proposatu zen baita, positibotzat hartuz, edo departamentu batzuetan ematen den "neurririk gabeko" lanaren kulturari aurre eginez. Guzti hori hainbat mekanismoren bidez, kontratazioa adibidez, uztartzearekin lotutako lizentzia eta baimenak kolektiboarengan egokitzea utziko ez dutenekin, eta horiek ez dezatela zigorrik eragin karrera profesionalaren inongo alderdietan.


Badakigu Berdintasun Plan baten eraginkortasunak zer ikusi handia duela harentzat bideratzen diren baliabide ekonomikoekin. Enpresak dioenez, kasu honetan gutxi izango dira. TUkoek ez dugu sinatuko edozen plan: baliabide falta neurri eraginkorrekin leundu beharko da nolabait, aipatutako proposamenekin eta berdintasunean sakonduz aurrera eramango direnekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario