martes, 24 de octubre de 2017

Negoziazioaren egoera. Eta orain zer?




Sei hilabete daramatzagu XVII. Hitzarmen Kolektiboa negoziatzen eta ezer gutxi aurreratu dugu. Gaur arte izandako bileretan, Zuzendaritzak ezezkoa erantzun dio gure plataformari gai gehienetan, aurreko bikeretako katramilekin eta denboren maneiuekin jarraituz bere helburuak lortu nahian.
Hau dela-eta, ugazaberiak oraindik ez du plazaratu ordu-murrizketarako proposamena, eta kolektibo desberdinek (mantentze-lanak, txandak, bulegoak) erabakiko dituzten egutegiekiko baldintzatu nahi du aipaturiko proposamena. Ezartzen diren egutegiak ere, gure ustetan, urteko lanaldiaren murrizketa ezinbestekoa da negoziazioaldi honetan, pertsona gehiagoren kontratazioa ekarriko baitu. Honez gain, zuzendaritzak ez du lana eta familia bateragarri egiteko gaiekin ezer aurreratzen, amatasun aldirako 18 asteak edo adina igotzea pediatria kontsultetan.
Bada gure mezuaren beste aspektu bat zuzendaritzak garbi eta argi ulertzen ez duena: ez dugu onartuko egiten ditugun lanen azpikontratazioa. Gure plataformari emandako erantzunen artean Itsas-terminalean Kontrol Operadoreren lanpostua aitortu nahi du; eta honen truke, Atrakatze Operadorearen lanpostuaren funtzioetako batzuk azapikotratatu. Hau da aipaturiko taktikaren adibide eta helburuetako bat: plantilla murriztea, eta bitartean berak dion bezala “enplegua sortu” azpikontratazioaren bidez.
Arlo ekonomikoari dagokionez, gure plataformak soldata-tauletan adieraziko den KPI-ren gaineko igoera bermatu nahi du. Hala ere, zuzendaritzak primen sistema sakotzea proposatzen du, berak bakarrik kontrolatzen dituen aldagaiekin lotuta, kontsolidatzen ez direnak. Gure erosteko ahalmenaren mantentzea hiru urteko ziklo baten lor ditzaken etekinekin lotzen ditu, urtetik urterako igoerak aurreztuz. Galera garbi bat erdi epera. Planteamendu honen aurrean, hitzarmena urtez urte negoziatzea egokiago da.
Adibide hauek, beste batzuk baino garrantzitsuagoak badira ere, garbi eta argi adierazten dute zein den negoziazioaren uneko egoera. Ezin dugu ahaztu plataforma duela bi urte aurkeztu genuela, garaiko etekinak oraingoak baino eskasagoak zirenean. Aintzakotzat hartu behar dugu duela urte bat sinatutako akordioa, gure plataformaren %0,5a baino ez jasotzen zuena, grebaldi baten deialdira eraman gintuela berraztertze klausula era zuzenean aplika zezaten, fuel-kargaontzia ez zezaten azpikontrata eta betetzeke geratzen ziren lanpostuak betetzeko.

Datozen asanbladetan negoziazioaren inguruko informazio gehiago emango dugu eta eztabaidari ekingo: urriaren 25ean afiliazioa eta jarraitzaileak, eta azaroaren 8an lantegi mailako asanblada. Egungo egoera kontuan hartuta, bistan da elkarrekin ez bagara aritzen hitzarmen on baten alde, inork ez digula hitzarmenik oparituko. Honengatik, garaia heldu zaigu pentsatzeko ea zer egin behar dugun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario