viernes, 4 de octubre de 2013

Aparteko orduekin amaitu behar dugu



Denbora daramagu Batzordetik salatzen findegiko aparteko orduen gehiegikeria, dakizuen bezala, urteko legezko muga pertsonako 80en dago, eta iaz langileen %15ak gainditu egin zuen.

Salaketa horiek isunak ekarri dituzte, badirudienez nahikoa izan ez dena, azken finean, zuzendaritzak bai baitaki langile askorekin konta dezakeela, mailaz igo edo kobratzeagatik, orduak sartzen geratzeko irrikitan daudenekin. 

Izan ere, salaketez gain, isunez gain, P1aren datorren geldialdia jardunaldien luzapenen arabera antolatzen jarraitzen da, ziurtasun estandarrarekin zer ikusi gutxi daukaten ordutegiekin. 

Petronorren gertatzen dena izozmendiaren tontorra besterik ez da, atzean enpresa kontratistak baitaude, eta sarritan aparteko orduekin jasotako etekinari esker iristen direnez gutxieneko soldata duinera, egoera horiek ez dira salatzen. 

Bestalde, enpresak datu ekonomikoak aurkezten dizkigunean edo murrizketaren bat justifikatu behar duenean hainbat alditan erabiltzen duen krisialdia, ez da kontuan hartzen lana banatzeko orduan, eta hala egin beharko luke gizarte-erantzukizunarekin jarduteaz harro dagoen enpresa batek. Gure inguruan %19ko langabezia dago eta datu horiek diharduten bitartean, ezin daiteke ulertu aparteko orduak sortzea.

TUtik ulertzen dugu jardunaldia luzatu beharreko momentuak daudela, baina ez gaude ados zerbait planifikatu eta sistematikoa izatearekin, ezta atseden egun bakarra duten txandak egitearekin, lanpostuaren erantzunkizuna dela adieraziz, geldialdi guztian zehar deskantsurik gabe lan egitea antolatzearekin, eta 12 orduko jardunaldiak ohikoak izatearekin. Asko kostatu da lan jardunaldia arautzea, orain gure partaidetzarekin arautze hori pikutara bidaltzeko.

Hori guztiagatik, gure erantzukizuna aparteko orduei ezetz esatea da, hobetzen saiatuz horrela inguruko egoera eta laneko ziurtasuna. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario