miércoles, 16 de abril de 2014

Negoziazio estragia



Aparteko orduak murriztea da negoziazio honetara aurkezten dugun plataformaren funtsezko ardatza, bai Produkzioan, baita Mantentze-lanetan ere. Horretarako, estalduraren indizea eguneratzea proposatzen dugu, unitateen ezagutza areagotzeko asmoz. Modu horretan, lizentzia berriek sortutako beharrizanei erantzuteaz gain, estaldura eraginkorragoa lortzen dugu. Mantentze-lanetan sortzen diren borontatezko aparteko orduei dagokionez, asmoa da denbora librean soilik berreskuratu ahal izatea, prezioa igoz (x2), empresak instalazioko mantentze-lanak betetzeko beste modu batzuk bilatu ditzan, behar izanez gero, lanpostuak sortuz.

Orain arte empresak ezarri du bileren erritmoa, edukin nahiz deialdiena, eta bere estrategia marraztuz doa, ultraktibitateak ezartzen duen denboraren mugarekin. Lanpostuak mantentzearenarekin hasi zen, jardunaldia eta soldata, ondoren argi uzteko jardunaldia malgura edo zaintaldekora aldatu nahi digula, gutxiago kobratuz lehen egiten genuena egiteagatik, eta oraindik zehaztu ez duen kanpoko poltsa batekin mantenduz lanpostuak.

Azken bilerak balio izan du oraindik argiago uzteko ez daukala inongo asmorik aurkezten dizkiogun arazoak sakontasunez aztertzeko. Lan harremana aldatzeko erabiltzen dituzte, gure eskubideen arauak gutxitzen dituzten egutegi eta jardunaldi berriak proposatuz, horrek aparteko orduen benetako murrizketa esan nahi duela bermatu gabe. Horretaz gain,  arazoen sustraiekin zer ikusia duten gaietan ez dute sakontzen, kontratazioa eta jardunaldien egokitzapenak, guztiak posible dira hitzarmena aldatu gabe. Edozein kasutan, beraien proposamen zehatzetatik haratago, gure eskaerak nola bideratzen dituen aztertu nahi dugu.

Enpresak aurkezten dituen datuek frogatzen dute txandetan beharrezkoa dela estalduraren indizea eguneratzea, beraz, kontratatzea, eraginkortasuna berreskuratzeko eta aparteko orduak murrizteko. Baina proposatzen duena seigarren txandaren eredu bat da, eta hitzarmen eta aktetan lortutako onurak gutxitzen ditu. Bestalde, akta horiek betetzea geroz eta gehiago kostatzen zaio, eta ez dago bermerik orain adostuko duenarentzat. Kontratazioari buruz, kanpoko poltsa bat kontratatzeko intentzioak soilik egiten du aurre, segurtasunarekin hainbeste lotutako sektore baten ezegonkortzeak eragin ditzaken arriskuekin.

Mantentze-lanetako kasua antzekoa da, beraien arduradunek diotenez, aparteko orduak murrizteko modu eraginkorra da lanak txandaka antolatzea, baina aurkezten digutena ordu malgua da, luxuzko kalkulu eta xehetasunekin, baina prezioa zehaztu gabe. Ez digute ezer esan txanden antolamenduari eta bere aplikazioak izango duen eraginari buruz. Hori ez da sakontzen
.
FGHParekin antzekoa gertatzen da, 2010ean esan genien jada ondo iruditzen zitzaigula txandari lagunduko dion eguneko egitura sortzea, baina ez horra murriztuko dena. Orain arte ez dute zehaztu beraien eskaera eta hori estrategia kontua dela iruditzen zaigu, aurrerantz egiteko presarik ez dutela erakusten duen beste froga bat, denbora beraien alde baitoa, eta orain ez duguna nahi, agian datorren udan onartu egin beharko dugu, ultraktibitatea amaitzean.

Gure atal sindikalarentzat, lantegian batzarrerako deialdia egiteko momentua da, gai horiek eta negoziazioarekin zer ikusia duten beste batzuk eztabaidatzeko, talde bakoitzaren jarrera finkatzeko, eta erabaki zein den batzorde moduan hartu behar dugun jarrera eta zein pausu eman negoziazioa itxi ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario