jueves, 11 de septiembre de 2014

FGHP, arrazoiak arrazoi



Produkzioaren zuzendaritzan FGHParen ezarpenaren inguruan enpresak proposatutako negoziazioaren garapen eta bukaerari dagokionez, TU ados dago lanaldi arrunteko egitura berria sortzearekin. Baina iruditzen zaigu, denbora zentzu zabalago batean eman beharko litzatekeela, kontratazioan oinarrituta, ez txanden egituren murrizketarekin.
Txanden egituretako postuen murrizketen aurkako jarrera, aurreko idatzietan aipatutako arrazoiez gain, murrizketak eragiten duen departamentuetan urtetik urtera sortzen ari diren hainbeste aparteko orduengatik da. Aurtengo abuzturarte 3.537 ordu Konbertsioan eta 4.112 Find. 1&2etan. Datuek argi uzten dute egitura horrek gabeziak dituela, eta ez direla betetzen, enpresak proposatzen duen moduan, 15 pertsonen murrizketarekin. 
Gabezi horiek nagusiki dira unitateen ezagutzaren indize baxua pertsonako, eta operadore kopuru nahikoa ez izatea (estaldura indizea) departamentu ezberdinetan sortzen diren beharrizanak betetzeko; esaterako, lanaldi arrunteko lanetan; estaldura baimen berrietan (aitatasun, egoskitze, zaintzagatiko lanaldi murrizketak, ezkontza, amatasun) 40 urte inguruko plantila gazte bati gehiago eragiten diotenak. Hori guztia enpresak onartuta dauka XVI HKaren negoziazioan, arintzeko kanpoko lan aukerak sortzea eskainiz.
Baina txanden egituran postuen murrizketa proposatzen duenean, eta unitateen ezagutza gehien duten langileen lekualdatzea lanaldi arrunteko egitura berrira edo ardura handiagoko postuetara, ez du aurreikusten operadoreen taldean izango den ezagutza indizearen murrizketa, ezta horrek nola eragin dezakeen lanaldien luzapenetan, lehendik ere altua denean. 
TUrentzat enpresak proposatutako zuzendaritzen antolamendu berriak eraginkortasuna hobetu dezake, eta jardunaldi arrunteko egitura berria sortzea onuragarria da. Baina, sinatu ez dugun akordioan azaltzen den bezala, FGHPak Produkzioan ardura berriak sortzen ditu, baita lanak, daudenei gehitzen zaizkienak eta pertsona kopuru berberarekin bete behar direnak.
Ikuspegi horretatik planaren ezarpenak asmo txikiagokoa izan beharko luke, kontratatu eta epe luzeagorako aurreikuspena eginez, igarotze traumatikoa egin gabe, diogun bezala, segurtasuna ahultzen baita. Bai instalazioko jardueraren %80an unitate berez arduratzeko pertsona gutxiago daudelako, eta baita unitateen ezagutza finkatzeko beharrezkoa den denboragatik ere. 
Aldaketaren beharra justifikatzeko enpresak dituen argudioen artean arrazoi ekonomikoak daude, krisia, konpetibitatea, negozioa garatzen den sektorea, eta ustezko segurtasunaren hobetzea. Petronorren emaitza ekonomikoak eta bere egoera beste ikuspuntu batzuetatik aztertu behar dira, enpresaren betiko komunikazio bideen bidez etengabe aurkezten direnetatik haratago, hizketaldiak, laneko gosariak etab. Hau da Repsolen memorian diotena, eta hemen kontatzen digutenarekin ez dator bat guztiz.
Downstreamen ustiapenaren emaitza (findegi, marketing, kimika, PGZ) 1.013 miloitan jarri zen. Nahiz eta zerbitzugunetako salmentak jaitsi, Kartagena eta Bilboko findegietako hobekuntza eta handiagotze proiektuek eremuko emaitza indartu zuten. 
Dakigun bezala, Repsol taldeak bere industri politikan barne hartzen gaitu eta 2013an 2060 MM eurotako irabazia izan du. Egia da baita geure emaitzei eragiten dieten erabaki guztiak Madrilen hartzen direla taldearen onerako diren irizpideekin, ez gure findegiari begira, eta hori entitate fiskal ezberdindua dela. Gainera, FGHParen erabilerak ez du nahi esan hasiera batean aurreztuko denik, eta etorkizunean gerta daitekeela hutsala da alderatuz negozio hau mantentzeko erabiltzen diren dirutzekin.
Segurtasunari dagokionez, enpresak ziurtatzen du FGHParen ezarpenak hobetu egiten duela, nahiz eta ziurtapen hori datuek ez bermatu. TUk dituenen arabera, alderatzen zaigun beste findegi batzuek baino segurtasun adierazle hobeak mantentzen ditugu, eta horietan denbora daramate FGHPa erabiltzen. Edozein kasutan ezin dugu utzi zenbakiek emaitzak ikustea galaraztea. 
Oraingo honetan zentzu komunak argi uzten du segurtasuna bermatzeko zailtasuna, talde bat lanez, eginkizunez eta ardurez beteta dagoenean, azken horiek gehitzen zaizkionean eta eginbehar berriak asetzeko pertsona kopurua gehitzen ez denean. 
Arrazoi horiek eta lehendik ere esandakoengatik, TUk, Enpresa Batzordeko gehiengoarekin batera, eta azken Asanbladan hartutako erabakia mantenduz, ez dugu sinatu FGHParen ezarpenaren inguruan UGT, CCOO sekzio sindikalen eta Zuzendaritzaren artean izandako akordioa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario