miércoles, 25 de abril de 2018

Eurest-eko grebaren etendura Petronorren: sindikalismoa egiteko beste era bat.


Azken bi hilabeteotan Petronorreko jangelan lan egiten duten Eurest-eko langileak astean bitan elkarreratu dira findegiko aurreko aldean dituzten lan-baldintzen hobetzea aldarrikatuz. Aldarrikapenen artean ere plantilla handitzearena zegoen lan-gainkargari aurre egiteko, arriskugarritasun-plusaren aitortza findegian diharduten gainontzeko langileek duten bezala, urtez urte egiten zituzten kantitateen erreklamazioekiko soluziobidea, subrogazioaren aitortza eta Bizkaiko hitzarmenaren aplikazioa.
Urtarrilaren erdialdean, ikusirik lantegian presentzia handiago duten sindikatuak ez zirela bustitzen, ESKko delegatuak Euresten, Petronorreko TUkoekin batera, enpresa bietako gerentziei aldarrikapen hauek biltzen zituen idazki bana helarazi zieten. Elkarretaratzeak egin ziren artean gerentziak ez zuen inolako erantzunik eman, CCOO eta UGT babes sinbolikoaz haraindi ez zuten benetako babesik eman.
Azken astetan langileek mugarik gabeko greba baten deialdia egitea proposatu zuten nahiz eta lantegian gehiengoa duen sindikatuak ez egiteko gonbitea luzatu zien, esanaz greba ilegala litzatekeela. Grebara joateko erabakia irmoki hartu zutenean, esan zieten grabak zirauen artean ezingo zutela erresistentzia-kutxa erabili ezta sindikatuaren zerbitzu juridikoa.
Nahiz eta presio hau eman, mugarik gabeko greba bat erregistratu zen, apirilaren 23an hasteko, eta hau gerentziei asteartean jakinarazi zieten. Aldi berean, ELAk egun bateko grebarako deialdi bat egin zuen, apirilaren 24rako hain zuzen, ugazaberiak jarritako demandaren inguruan egingo zen epaiketarekin kointzidituz, FEADRS (Erresuma mailako ostaritzako ugazaberia) behartzeko asmoz EAEko Negoziazio Kolektiborako Esparru-akordioaren aurkako errekurtso judiziala atzera bota zezan.
Apirilak 18an, asteazkena, Eurest-eko zuzendaritza Greba Batzordearekin sartu zen harremanetan; esan behar Batzorde honetan langileak beraiek zeudela eta hauek gure bitartekaritza eskatu zigutela negoziazioei ekiteko. Azkenean, joan den ostegunean eta eraginduriko langileak bozkatu ondoren aurreakordioa sinatu zen, eta ondorioz, hilabete bateaz greba bertan behera uztea erabaki egin zen.
Eurest-eko zuzendaritzak langile guztiei arriskogarritasun-plusa ordainduko die sinatu den egunetik aurrerantzean, urtero honen balioa handituko du eta zenbatekoa lineala izango du, aldi berean pertsona bat gehiago sartuko da plantillan; subrogazioa aitortzen du eta ez-ordaintzeen soluzioa lanaldietako kontzeptuan. Ostegun horretan ELAk akordio bat sinatu zuen Eurest-ekin; akordio honen arabera Eurest, FEADRS-en izenean, bertan behera botatzen du Esparru-akordioaren aurkako demanda EAEn.
Guzti honek egungo sindikalismoari buruzko hausnarketa bat egiteko balio digu, baita bere aplikazio desberdinei buruzko aukeratzen dugun perspektiben arabera. Finanzas.com egunkariak gai honen inguruan CCOOk egindako hausnarteka argitaratu du. Bertan, eta gertatutakoaren berri eskasarekin, ELAri Eurest-eko langile guztien eskubideekin “salerosten” duela leporatzen dio Petronorrekin akordio bat sinatzearen kontura. Errealitatearekin ez dauka zerikusirik.
Gure sekzio sindikalak beste irakurketa bat egiten du: garaipen hau behetik egindako antolaketaren garaipen bat da, asanblada batetik abiatu zena eta estruktura sindikal handien eragozpenen gainetik gauzatu egin dena. Bi hitzetan, borroka esparru guztiak garrantzitsuak badira ere, protagonistak langileak ohi dira beti, eskubideak defendatzeko antolatzen diren pertsonak. Sindikatuen eginkizuna hauen zerbitzura egotean datza, eta ez alderantziz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario