miércoles, 13 de junio de 2012

Zer da “Bake Soziala” eta nolako ondoriak eragin ditzake lan ingurunean.


Pasa den Maiatzak 31an burututako batzarran, CC.OO. eta UGTek negoziatzeko era gisa "Bake Sozial" kontzeptua aurkeztu zuten. Gure ustez eta negoziaketen metodologiaren arabera horrek duen esanahia azaldu nahi dugu, eta bide batez, eztabaida sortu.

Sarritan, Langile klaseak greba erabil ez zezan hitzarmen eta konbenio onak lortzeko edo eta erasoei aurre egiteko presio moduan, enpresak Bake Sozialaz baliatzen ziren. Hitzarmen edo konbenio bat amaitu ostean Patronalak eskatzen zuen, hitzartutakoak izan zitzakeen interpretazio arazoei aurre egiteko. Gainera, ezberdintasun horiek konponduko zituena hirugarren pertsona bat izatea adosten zen, hau da, enpresen zuzendaritzek langileei eskatzen zieten euren greba egiteko eskubideari uko egitea, hitzartutako kontuekin sor zitezkeen arazoei aurre egiteko.

Inoiz entzun ez genuena, eta sindikalki hitz eginez, zentzugabekeria bat iruditzen zaiguna da, konbenio baten negoziazio momentuan (kasu honetan EZ Petronorren zuzendaritzaren interesagatik) langileek, sindikatuek beraiek eskaturik, euren greba eskubideari uko egitea kobenio on bat lortzeko.

Eskubide horri uko egiten badiogu, nola lortuko dugu langileen egonkortasun eta mantenua, ordutegi duinak, segurtasuna hobetzea, genero kontuetan etab.? Azken konbenioaren ibilbidea aztertzen badugu, estaldura aplikatzen ez duena enpresa bera dela konturatzen gara, ez ditu finko bihurtzen abian jartzeko URF postuen deribatuak, ez du kontratatzen azken kurtsoko jenderik, hori guztia erabiliz XV. Konbenio Kolektiborako presio moduan.

Azken urteotan ikus dezakegu empresak Bake Sozial moduan ulertzen duena: behin eta berriro hitzarmen eta akordioak ez betetzea. Gizarte Tribunalera jo behar dugu Enpresak bete dezan Laborategiko langileen lanorduen murrizketei buruzko hitzarmena, bereizketarik egin ez dezan mailen araberako igoeretan. Gainera, batzordeko kide bat zigortzen dute konbenio kolektiboa betearazteagatik, eta Sailetako Nagusiek ez dutenean betetzen, ordea, ez dute ezer egiten.

Mundu guztiak uler dezakeen moduan, ezin daiteke eman "Bake Soziala" ezerezaren truk. Elkarrekiko kontzeptua da, une honetan ez duena zertan izan txarra mahai gainean jartzea, behin iritsiz gero langileria, segurtasun, txandakako kontratu, genero hobekuntzak, soldaten igoera etab.ei buruzko hitzarmenetara. Horretarako, Zuzendaritzak bermatu behar du konbenioa beteko duela, Gobernuak onartutako lan erreformari uko eginez.

Enpresak hori bermatuko balu, hitzartutako gaietarako presio moduak ez erabiltzea ados genezake, baina ez horrela gainontzeko konbenio eta akten edonolako ez betetze eta aldaketekin. Ez diogu uko egingo geure defentsarako presioa erabiltzeko eskubideari.

Greba eskubideari uko egitea enpresaren nahietara esku eta hankak loturik errenditzea litzateke, haien edonolako bidegabekerien aurrean babesik gabe geratzea, eta ez Petronorren zuzendaritzaren aldetik soilik, baita hitzarmenak bete nahi ez dituen sailetako edozein Nagusien aldetik ere.

1 comentario:

  1. Baten bat behintzat gogoratzen da Petronorren ere badela euskaraz dakien jendea. Ez gara asko, baina hemen gaude, ta gure hizkuntzan informatuak izateko eskubidea dugu.

    Bake Sozialarena zabor hutsa da, ta higuingarria iruditzen zait UGT ta CC.OO . sindikatuek beraiek proposatzea. Ulertuko nuke Empresak eskatzea, baina sindikatuek? Azken urteotan gertatutakoa ikusita, nork bermatuko digu hitzarmenak beteko direla, greba egiteko eskubidea ere izango ez badugu?

    ResponderEliminar