miércoles, 26 de febrero de 2014

Instalazioko operadore ikastaroa


Urte honetarako aurreikusita dago eragiketetako 13 pertsonen erretiro partziala, horregatik, enpresa behartuta dago antzerako pertsona kopurua prestatzera lanpostu horiek betetzeko. TUtik formakuntza horren deialdia modu gardenean egin dezatela eskatzen ari gara, konpainiaren printzipioekin bat eginez. Emakumeak sartzearen garrantzia aipatu dugu berriz ere, sektore hori guztiz maskulinizatua baitago, eta jada findegian lanean dauden pertsonena, funtzionamendua, arauak, pertsonak etab. ondo ezagutzen dituztenena.

Daukagun langabeziarekin, horrelako deialdiek itxaropen handia sortzen dute eta jende asko mugiarazi dezakete, horrexegatik, enpresak aukera dauka adierazteko barnealderantz mantentzen duen irudia kanpoalderantz erakusten duen berbera dela. Baina ez da horrela izan, langileei informatu aurretik Muskizeko bulegoetan jende asko zegoen zain, eta ordu bete igaro aurretik itxi egin zuten izen-ematea. Gure kexen ondorioz, hurrengo egunean aldizka zabaldu zuten, baina orokorrean, irregulartasunez beteriko prozesua izan da, Lanbideko langileek beraiek dioten moduan. Hain zuzen ere, kexa formalak jarri direla jakinarazi digute, eskaintza entitate publiko batena baita, eta sarbide aukera berberak izan behar dituzte baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek. 

Funtsezkoa da irizpide gardenak erabiltzea, gaitasun hoberenak dituzten pertsonak aukeratzen lagunduko dutenak, ez hobekien babestuak daudenak, eta antolamenduko akatsak zuzentzea datozen deialdietarako, aukera berberak izan ditzagun hemen lan egiten dugun pertsona guztiok.


No hay comentarios:

Publicar un comentario