miércoles, 12 de febrero de 2014

Mantentze-lanetakoei zigorra



Aurreko ostegunean hilak 30, adiskidetze-ekintza burutu zen, 1. Instalazioko geldialdiako MASA empresako lankide baten heriotzaren ondorioz deitutako dolu jardunaldian parte hartu zuten Mantentze-lanetakoei jakinarazitako zigorrarengatik .
Ekitaldi horretan akordio batera iritsi zen, onartuz empresak zigorrik ez dagoela, eta espedientean ez dela azalduko inongo oharpenik. Gainera, Ingenieritza eta Mantentze-lanen zuzendaritzatik eskutitz bidez ohartarazitako pertsona guztiei erabakia idatziz jakinarazteko konpromezua hartu zen. Akordio hori eskutitza jaso zuten guztientzat da, ez soilik salaketa jarri zutenentzat.
Garrantzitsua da akordio horretan jasota geratzen dela sindikatuko filiaziorik ez duten pertsonen eta salaketa aurkeztea egoki ikusi  ez zutenen egoera.  TUtik autokritika egin nahi dugu; momentuan eten behar genuen hori ekintza sindikal kolektiboaren bidez, edo besterik ezean, Batzorde moduan ekin, eragotziz horrela kolektibo horren nolabaiteko babesgabetasuna.
Lortutako akordioak ez du barne hartzen hitzarmena aintzat hartu ez duenaren erantzunkizuna garbitzea, zigorra ezarri zuenarena Giza Baliabideen zuzendaritzarekin egun horretarako iritsitako akordioen aurka. Montserrat jaunak, eskutitzen sinatzaileak, oraindik ez du aurpegia eman barkamena eskatzeko, ezta azaldu ere zeintzuk ziren idatzi horiek bidaltzera eraman zuten arrazoiak. Soilik uler daiteke bere helburua zela ekintza horri babesa eman ziotenei beldurrarazi eta markatzea.
Ez dugu onartuko horrelako agintekeriarik, are gutxiago horrelako ekintza legitimoetan. Eskerrak eman nahi diegu babesa emandako pertsona guztiei, eta berretsi horrelako zoritxarretako egoeretan protesta egitea albo batera utzi ezin daitekeen eskubidea dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario