viernes, 5 de febrero de 2016

Jokabide araua

Guztiok dakigun bezala, urtarrilak 1ean sartu zen indarrean jokabide arau berria, nagusiki, Repsol taldearen irizpide eta segurtasun kultura findegi honetan ezartzeko balio duena. Egokitze horrek zailtasunak izan ditu, industri konplexu hau ezberdina baita aipatutako araua betetzen duten beste batzuekin alderatuz, eta horregatik atzeratu da bere ezarpena hainbat puntutan. Gaur egun, kontrol langileen taldeari salbuespen bat aitortu zaio, arropa antiestatikoekin eta talde honen arauek exijitutako NBEekin lan egiteko obligazioa inposatuz gero, arazoak emango zirelako txandetan.
Aitortu behar da, arau honek ez dituela errespetatzen goragoko mailan dauden beste batzuk, lanpostu bakoitzeko Lan Arriskuen Ebaluazioa, esaterako, berdintasun irizpidea soilik izanik aitzakiatzat, gehiegizko babesa eskatzen baitu. Beste egoera batzuetan, ordea, hasieratik oso lasai doa arauaren ezarpena, eta inon ez da horren berri ematen: kargatzeko tokietan, terminalean, marra gorriaren barruko administrazio postuetan, segurtasunaren irizpideengandik hurrun mugitzen den marra gorrian bertan, etab.
Jokaera honek ez gaitu harritzen, horrelako jarduera txundigarriekin ohitzen ari gara, katearen alde ahulenari ardurak esleitu nahi dizkion garbitasun kanpaina bezala, Mantentze lanetarako aurrekontua sistematikoki murriztuz, unitateen garbitasunari benetan eragiten dionari egin beharrean. Izan ere, gauza bat da gutxiago zikintzea, eta bestea, garbiketa zerbitzua kentzea, edo biraseguratzaileak etortzen direnean garbitzea, eta gero garbi mantendu dadila eskatzea.
Gainera, urteak daramatzagu Ingurumen eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Batzordetik hainbat eskaera egiten, txukuntasun eta garbitasunarekin kontu handiagoa izatea, eta aldamioak kentzea unitateen geldialdien ondorengo abiarazteen aurretik. Baina hori lortzeak ezinezkoa dirudi, garrantzitsuagoa izango da erretzeko guneetan pospoloak jartzea, edo bulegoetan jendeari lan eginaraztea arropa antiestatiko eta segurtasunezko zapatekin.
Orain arte, jokabide arauaren aldaketarekin, findegian lan egiten dugun talde guztiengan nahasmena eta beharrezkoak ez diren deserosotasunak sortzea da lortu dena. Agerian geratu da baita, korporazioaren asmo bateratzailea, jaramonik egin gabe, instalazioak eta eragiketak ongi ezagutzen dituenaren arrazoiei. Eta larriagoa dena, arauaren aldaketak segurtasuna hobetu eta istripu kopurua jeitsiko duela sinestea, zuhaitzek basoa ikusten uzten ez dizutenean bezala da.         

No hay comentarios:

Publicar un comentario