Sei urte igaro
dira argitaratu zenetik Berdintasun Planak ezartzea derrigortzen duen legea,
diru kopuru jakinik zehaztu gabe, 250 langiletik gora dituzten enpreserentzat,
eta oraindik Petronorren ez daukagu geurea sinatuta.
Hala ere,
orduztik, aurrera pausuak eman ditugu hitzarmenean artikulu eta hobekuntzak
sartuz, normalean gisa horretako planetan barne hartzen diren gaiei eragiten
dietenak, edo legez ezarrita zeudenak. Hain zuzen ere, enpresak 2010ean
Berdintasun Planaren zirriborro bat aurkeztu zigun sinatzeko, laneko jazarpen
protokoloa eta azken hitzarmenaren negoziaketetan jasotako hainbat aldaketa
zituena, esaterako, duela bi hitzarmenetatik erabiltzen den haurdunaldiko
protokoloa, Emakunderen gainbegiratzeko
konpromezua, edo Berdintasun Planaren Baztordearen sorkuntza.
Zirriborro horrek
ez zuen barne hartzen diagnostikorik, generoaren arabera banatutako langileen
formazio, adin etab.ei buruzko datuak soilik. Hobetu beharrekoa ez zuen aintzat
hartzen, eta helburuak eta adierazleak
ere ez zituen ezartzen, erraztu gabe
gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasun eraginkorra enpresan, lortutako "status quo"tik
harago.
13.11.06an
burututako Berdintusun Planaren Batzordeko alde sozialaren azken bileran,
diagnostikoan sakontzeko eskatu genuen,
ezberdintasunak ikustaraztea, hitzarmenetik kanpo, kolektiboaren artean
uztartze baimenen gutxiagoko erabilpena, eta zuzentzen saiatu zitezela.
Uztartzeko eskubideen erabilpena sustatzea proposatu zen baita, positibotzat hartuz,
edo departamentu batzuetan ematen den "neurririk gabeko" lanaren
kulturari aurre eginez. Guzti hori hainbat mekanismoren bidez, kontratazioa
adibidez, uztartzearekin lotutako lizentzia eta baimenak kolektiboarengan
egokitzea utziko ez dutenekin, eta horiek ez dezatela zigorrik eragin karrera
profesionalaren inongo alderdietan.
Badakigu
Berdintasun Plan baten eraginkortasunak zer ikusi handia duela harentzat
bideratzen diren baliabide ekonomikoekin. Enpresak dioenez, kasu honetan gutxi
izango dira. TUkoek ez dugu sinatuko edozen plan: baliabide falta neurri
eraginkorrekin leundu beharko da nolabait, aipatutako proposamenekin eta
berdintasunean sakonduz aurrera eramango direnekin.