Azken bi hilabeteotan Petronorreko jangelan lan egiten
duten Eurest-eko langileak astean bitan elkarreratu dira findegiko aurreko
aldean dituzten lan-baldintzen hobetzea aldarrikatuz. Aldarrikapenen artean ere
plantilla handitzearena zegoen lan-gainkargari aurre egiteko,
arriskugarritasun-plusaren aitortza findegian diharduten gainontzeko langileek
duten bezala, urtez urte egiten zituzten kantitateen erreklamazioekiko soluziobidea,
subrogazioaren aitortza eta Bizkaiko hitzarmenaren aplikazioa.
Urtarrilaren erdialdean, ikusirik lantegian presentzia
handiago duten sindikatuak ez zirela bustitzen, ESKko delegatuak Euresten,
Petronorreko TUkoekin batera, enpresa bietako gerentziei aldarrikapen hauek
biltzen zituen idazki bana helarazi zieten. Elkarretaratzeak egin ziren artean
gerentziak ez zuen inolako erantzunik eman, CCOO eta UGT babes sinbolikoaz
haraindi ez zuten benetako babesik eman.
Azken astetan langileek mugarik gabeko greba baten
deialdia egitea proposatu zuten nahiz eta lantegian gehiengoa duen sindikatuak
ez egiteko gonbitea luzatu zien, esanaz greba ilegala litzatekeela. Grebara
joateko erabakia irmoki hartu zutenean, esan zieten grabak zirauen artean
ezingo zutela erresistentzia-kutxa erabili ezta sindikatuaren zerbitzu
juridikoa.
Nahiz eta presio hau eman, mugarik gabeko greba bat
erregistratu zen, apirilaren 23an hasteko, eta hau gerentziei asteartean
jakinarazi zieten. Aldi berean, ELAk egun bateko grebarako deialdi bat egin
zuen, apirilaren 24rako hain zuzen, ugazaberiak jarritako demandaren inguruan
egingo zen epaiketarekin kointzidituz, FEADRS (Erresuma mailako ostaritzako
ugazaberia) behartzeko asmoz EAEko Negoziazio Kolektiborako Esparru-akordioaren
aurkako errekurtso judiziala atzera bota zezan.
Apirilak 18an, asteazkena, Eurest-eko zuzendaritza Greba
Batzordearekin sartu zen harremanetan; esan behar Batzorde honetan langileak
beraiek zeudela eta hauek gure bitartekaritza eskatu zigutela negoziazioei ekiteko.
Azkenean, joan den ostegunean eta eraginduriko langileak bozkatu ondoren
aurreakordioa sinatu zen, eta ondorioz, hilabete bateaz greba bertan behera uztea
erabaki egin zen.
Eurest-eko zuzendaritzak langile guztiei
arriskogarritasun-plusa ordainduko die sinatu den egunetik aurrerantzean,
urtero honen balioa handituko du eta zenbatekoa lineala izango du, aldi berean
pertsona bat gehiago sartuko da plantillan; subrogazioa aitortzen du eta
ez-ordaintzeen soluzioa lanaldietako kontzeptuan. Ostegun horretan ELAk akordio
bat sinatu zuen Eurest-ekin; akordio honen arabera Eurest, FEADRS-en izenean,
bertan behera botatzen du Esparru-akordioaren aurkako demanda EAEn.
Guzti honek egungo sindikalismoari buruzko hausnarketa
bat egiteko balio digu, baita bere aplikazio desberdinei buruzko aukeratzen
dugun perspektiben arabera. Finanzas.com egunkariak gai honen inguruan CCOOk
egindako hausnarteka argitaratu du. Bertan, eta gertatutakoaren berri
eskasarekin, ELAri Eurest-eko langile guztien eskubideekin “salerosten” duela
leporatzen dio Petronorrekin akordio bat sinatzearen kontura. Errealitatearekin
ez dauka zerikusirik.
Gure sekzio sindikalak beste irakurketa bat egiten du:
garaipen hau behetik egindako antolaketaren garaipen bat da, asanblada batetik
abiatu zena eta estruktura sindikal handien eragozpenen gainetik gauzatu egin
dena. Bi hitzetan, borroka esparru guztiak garrantzitsuak badira ere,
protagonistak langileak ohi dira beti, eskubideak defendatzeko antolatzen diren
pertsonak. Sindikatuen eginkizuna hauen zerbitzura egotean datza, eta ez
alderantziz.