Produkzioaren zuzendaritzan FGHParen
ezarpenaren inguruan enpresak proposatutako negoziazioaren garapen eta
bukaerari dagokionez, TU ados dago lanaldi arrunteko egitura berria
sortzearekin. Baina iruditzen zaigu, denbora zentzu zabalago batean eman
beharko litzatekeela, kontratazioan oinarrituta, ez txanden egituren
murrizketarekin.
Txanden egituretako postuen murrizketen
aurkako jarrera, aurreko idatzietan aipatutako arrazoiez gain, murrizketak
eragiten duen departamentuetan urtetik urtera sortzen ari diren hainbeste
aparteko orduengatik da. Aurtengo abuzturarte 3.537 ordu Konbertsioan eta 4.112 Find. 1&2etan. Datuek argi uzten dute egitura horrek gabeziak dituela, eta
ez direla betetzen, enpresak proposatzen duen moduan, 15 pertsonen
murrizketarekin.
Gabezi horiek nagusiki dira unitateen
ezagutzaren indize baxua pertsonako, eta operadore kopuru nahikoa ez izatea
(estaldura indizea) departamentu ezberdinetan sortzen diren beharrizanak
betetzeko; esaterako, lanaldi arrunteko lanetan; estaldura baimen berrietan
(aitatasun, egoskitze, zaintzagatiko lanaldi murrizketak, ezkontza, amatasun)
40 urte inguruko plantila gazte bati gehiago eragiten diotenak. Hori guztia
enpresak onartuta dauka XVI HKaren negoziazioan, arintzeko kanpoko lan aukerak
sortzea eskainiz.
Baina txanden egituran postuen murrizketa
proposatzen duenean, eta unitateen ezagutza gehien duten langileen lekualdatzea
lanaldi arrunteko egitura berrira edo ardura handiagoko postuetara, ez du
aurreikusten operadoreen taldean izango den ezagutza indizearen murrizketa,
ezta horrek nola eragin dezakeen lanaldien luzapenetan, lehendik ere altua
denean.
TUrentzat enpresak proposatutako
zuzendaritzen antolamendu berriak eraginkortasuna hobetu dezake, eta jardunaldi
arrunteko egitura berria sortzea onuragarria da. Baina, sinatu ez dugun
akordioan azaltzen den bezala, FGHPak Produkzioan ardura berriak sortzen ditu,
baita lanak, daudenei gehitzen zaizkienak eta pertsona kopuru berberarekin bete
behar direnak.
Ikuspegi horretatik planaren ezarpenak asmo
txikiagokoa izan beharko luke, kontratatu eta epe luzeagorako aurreikuspena
eginez, igarotze traumatikoa egin gabe, diogun bezala, segurtasuna ahultzen
baita. Bai instalazioko jardueraren %80an unitate berez arduratzeko pertsona
gutxiago daudelako, eta baita unitateen ezagutza finkatzeko beharrezkoa den
denboragatik ere.
Aldaketaren beharra justifikatzeko enpresak
dituen argudioen artean arrazoi ekonomikoak daude, krisia, konpetibitatea,
negozioa garatzen den sektorea, eta ustezko segurtasunaren hobetzea.
Petronorren emaitza ekonomikoak eta bere egoera beste ikuspuntu batzuetatik
aztertu behar dira, enpresaren betiko komunikazio bideen bidez etengabe
aurkezten direnetatik haratago, hizketaldiak, laneko gosariak etab. Hau da
Repsolen memorian diotena, eta hemen kontatzen digutenarekin ez dator bat
guztiz.
Downstreamen ustiapenaren emaitza (findegi,
marketing, kimika, PGZ) 1.013 miloitan jarri zen. Nahiz eta zerbitzugunetako
salmentak jaitsi, Kartagena eta Bilboko findegietako hobekuntza eta handiagotze
proiektuek eremuko emaitza indartu zuten.
Dakigun bezala,
Repsol taldeak bere industri politikan barne hartzen gaitu eta 2013an 2060 MM
eurotako irabazia izan du. Egia da baita geure emaitzei eragiten dieten erabaki
guztiak Madrilen hartzen direla taldearen onerako diren irizpideekin, ez gure
findegiari begira, eta hori entitate fiskal ezberdindua dela. Gainera, FGHParen
erabilerak ez du nahi esan hasiera batean aurreztuko denik, eta etorkizunean
gerta daitekeela hutsala da alderatuz negozio hau mantentzeko erabiltzen diren
dirutzekin.
Segurtasunari dagokionez, enpresak
ziurtatzen du FGHParen ezarpenak hobetu egiten duela, nahiz eta ziurtapen hori
datuek ez bermatu. TUk dituenen arabera, alderatzen zaigun beste findegi
batzuek baino segurtasun adierazle hobeak mantentzen ditugu, eta horietan
denbora daramate FGHPa erabiltzen. Edozein kasutan ezin dugu utzi zenbakiek
emaitzak ikustea galaraztea.
Oraingo honetan zentzu komunak argi uzten
du segurtasuna bermatzeko zailtasuna, talde bat lanez, eginkizunez eta ardurez
beteta dagoenean, azken horiek gehitzen zaizkionean eta eginbehar berriak
asetzeko pertsona kopurua gehitzen ez denean.
Arrazoi horiek eta lehendik ere
esandakoengatik, TUk, Enpresa Batzordeko gehiengoarekin batera, eta azken
Asanbladan hartutako erabakia mantenduz, ez dugu sinatu FGHParen ezarpenaren
inguruan UGT, CCOO sekzio sindikalen eta Zuzendaritzaren artean izandako
akordioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario