Aparteko orduak
murriztea da negoziazio honetara aurkezten dugun plataformaren funtsezko
ardatza, bai Produkzioan, baita Mantentze-lanetan ere. Horretarako,
estalduraren indizea eguneratzea proposatzen dugu, unitateen ezagutza areagotzeko
asmoz. Modu horretan, lizentzia berriek sortutako beharrizanei erantzuteaz
gain, estaldura eraginkorragoa lortzen dugu. Mantentze-lanetan sortzen diren
borontatezko aparteko orduei dagokionez, asmoa da denbora librean soilik
berreskuratu ahal izatea, prezioa igoz (x2), empresak instalazioko
mantentze-lanak betetzeko beste modu batzuk bilatu ditzan, behar izanez gero,
lanpostuak sortuz.
Orain arte
empresak ezarri du bileren erritmoa, edukin nahiz deialdiena, eta bere
estrategia marraztuz doa, ultraktibitateak ezartzen duen denboraren mugarekin.
Lanpostuak mantentzearenarekin hasi zen, jardunaldia eta soldata, ondoren argi
uzteko jardunaldia malgura edo zaintaldekora aldatu nahi digula,
gutxiago kobratuz lehen egiten genuena egiteagatik, eta oraindik zehaztu ez
duen kanpoko poltsa batekin mantenduz lanpostuak.
Azken bilerak
balio izan du oraindik argiago uzteko ez daukala inongo asmorik aurkezten
dizkiogun arazoak sakontasunez aztertzeko. Lan harremana aldatzeko erabiltzen
dituzte, gure eskubideen arauak gutxitzen dituzten egutegi eta jardunaldi
berriak proposatuz, horrek aparteko orduen benetako murrizketa esan nahi duela
bermatu gabe. Horretaz gain, arazoen sustraiekin zer ikusia duten gaietan
ez dute sakontzen, kontratazioa eta jardunaldien egokitzapenak, guztiak posible
dira hitzarmena aldatu gabe. Edozein kasutan, beraien proposamen zehatzetatik
haratago, gure eskaerak nola bideratzen dituen aztertu nahi dugu.
Enpresak
aurkezten dituen datuek frogatzen dute txandetan beharrezkoa dela estalduraren
indizea eguneratzea, beraz, kontratatzea, eraginkortasuna berreskuratzeko eta
aparteko orduak murrizteko. Baina proposatzen duena seigarren txandaren eredu
bat da, eta hitzarmen eta aktetan lortutako onurak gutxitzen ditu.
Bestalde, akta horiek betetzea geroz eta gehiago kostatzen zaio, eta ez dago
bermerik orain adostuko duenarentzat. Kontratazioari buruz, kanpoko poltsa bat
kontratatzeko intentzioak soilik egiten du aurre, segurtasunarekin hainbeste
lotutako sektore baten ezegonkortzeak eragin ditzaken arriskuekin.
Mantentze-lanetako
kasua antzekoa da, beraien arduradunek diotenez, aparteko orduak murrizteko
modu eraginkorra da lanak txandaka antolatzea, baina aurkezten digutena ordu
malgua da, luxuzko kalkulu eta xehetasunekin, baina prezioa zehaztu gabe. Ez digute
ezer esan txanden antolamenduari eta bere aplikazioak izango duen eraginari
buruz. Hori ez da sakontzen
.
FGHParekin
antzekoa gertatzen da, 2010ean esan genien jada ondo iruditzen zitzaigula
txandari lagunduko dion eguneko egitura sortzea, baina ez horra murriztuko
dena. Orain arte ez dute zehaztu beraien eskaera eta hori estrategia kontua
dela iruditzen zaigu, aurrerantz egiteko presarik ez dutela erakusten duen
beste froga bat, denbora beraien alde baitoa, eta orain ez duguna nahi, agian
datorren udan onartu egin beharko dugu, ultraktibitatea amaitzean.
Gure atal
sindikalarentzat, lantegian batzarrerako deialdia egiteko momentua da, gai
horiek eta negoziazioarekin zer ikusia duten beste batzuk eztabaidatzeko, talde
bakoitzaren jarrera finkatzeko, eta erabaki zein den batzorde moduan hartu
behar dugun jarrera eta zein pausu eman negoziazioa itxi ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario