Guztiok dakigun bezala, urtarrilak 1ean sartu zen indarrean jokabide
arau berria, nagusiki, Repsol taldearen irizpide eta segurtasun kultura findegi
honetan ezartzeko balio duena. Egokitze horrek zailtasunak izan ditu, industri
konplexu hau ezberdina baita aipatutako araua betetzen duten beste batzuekin
alderatuz, eta horregatik atzeratu da bere ezarpena hainbat puntutan. Gaur
egun, kontrol langileen taldeari salbuespen bat aitortu zaio, arropa
antiestatikoekin eta talde honen arauek exijitutako NBEekin lan egiteko
obligazioa inposatuz gero, arazoak emango zirelako txandetan.
Aitortu behar da, arau honek ez dituela
errespetatzen goragoko mailan dauden beste batzuk, lanpostu bakoitzeko Lan
Arriskuen Ebaluazioa, esaterako, berdintasun irizpidea soilik izanik aitzakiatzat,
gehiegizko babesa eskatzen baitu. Beste egoera batzuetan, ordea, hasieratik oso
lasai doa arauaren ezarpena, eta inon ez da horren berri ematen: kargatzeko
tokietan, terminalean, marra gorriaren barruko administrazio postuetan,
segurtasunaren irizpideengandik hurrun mugitzen den marra gorrian bertan, etab.
Jokaera honek ez gaitu harritzen, horrelako
jarduera txundigarriekin ohitzen ari gara, katearen alde ahulenari ardurak
esleitu nahi dizkion garbitasun kanpaina bezala, Mantentze lanetarako aurrekontua
sistematikoki murriztuz, unitateen garbitasunari benetan eragiten dionari egin
beharrean. Izan ere, gauza bat da gutxiago zikintzea, eta bestea, garbiketa
zerbitzua kentzea, edo biraseguratzaileak etortzen direnean garbitzea, eta gero
garbi mantendu dadila eskatzea.
Gainera, urteak daramatzagu Ingurumen eta Laneko
Segurtasun eta Osasunaren Batzordetik hainbat eskaera egiten, txukuntasun eta
garbitasunarekin kontu handiagoa izatea, eta aldamioak kentzea unitateen
geldialdien ondorengo abiarazteen aurretik. Baina hori lortzeak ezinezkoa
dirudi, garrantzitsuagoa izango da erretzeko guneetan pospoloak jartzea, edo
bulegoetan jendeari lan eginaraztea arropa antiestatiko eta segurtasunezko
zapatekin.
Orain
arte, jokabide arauaren aldaketarekin, findegian lan egiten dugun talde
guztiengan nahasmena eta beharrezkoak ez diren deserosotasunak sortzea da lortu
dena. Agerian geratu da baita, korporazioaren asmo bateratzailea, jaramonik
egin gabe, instalazioak eta eragiketak ongi ezagutzen dituenaren arrazoiei. Eta
larriagoa dena, arauaren aldaketak segurtasuna hobetu eta istripu kopurua
jeitsiko duela sinestea, zuhaitzek basoa ikusten uzten ez dizutenean bezala da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario