Sei hilabete daramatzagu XVII. Hitzarmen Kolektiboa negoziatzen
eta ezer gutxi aurreratu dugu. Gaur arte izandako bileretan, Zuzendaritzak
ezezkoa erantzun dio gure plataformari gai gehienetan, aurreko bikeretako katramilekin
eta denboren maneiuekin jarraituz bere helburuak lortu nahian.
Hau dela-eta, ugazaberiak oraindik ez du plazaratu
ordu-murrizketarako proposamena, eta kolektibo desberdinek (mantentze-lanak,
txandak, bulegoak) erabakiko dituzten egutegiekiko baldintzatu nahi du
aipaturiko proposamena. Ezartzen diren egutegiak ere, gure ustetan, urteko
lanaldiaren murrizketa ezinbestekoa da negoziazioaldi honetan, pertsona
gehiagoren kontratazioa ekarriko baitu. Honez gain, zuzendaritzak ez du lana
eta familia bateragarri egiteko gaiekin ezer aurreratzen, amatasun aldirako 18
asteak edo adina igotzea pediatria kontsultetan.
Bada gure mezuaren beste aspektu bat zuzendaritzak garbi eta
argi ulertzen ez duena: ez dugu onartuko egiten ditugun lanen azpikontratazioa.
Gure plataformari emandako erantzunen artean Itsas-terminalean Kontrol
Operadoreren lanpostua aitortu nahi du; eta honen truke, Atrakatze
Operadorearen lanpostuaren funtzioetako batzuk azapikotratatu. Hau da
aipaturiko taktikaren adibide eta helburuetako bat: plantilla murriztea, eta
bitartean berak dion bezala “enplegua
sortu” azpikontratazioaren bidez.
Arlo ekonomikoari dagokionez, gure plataformak soldata-tauletan
adieraziko den KPI-ren gaineko igoera bermatu nahi du. Hala ere, zuzendaritzak
primen sistema sakotzea proposatzen du, berak bakarrik kontrolatzen dituen aldagaiekin
lotuta, kontsolidatzen ez direnak. Gure erosteko ahalmenaren mantentzea hiru
urteko ziklo baten lor ditzaken etekinekin lotzen ditu, urtetik urterako
igoerak aurreztuz. Galera garbi bat erdi epera. Planteamendu honen aurrean,
hitzarmena urtez urte negoziatzea egokiago da.
Adibide hauek, beste batzuk baino garrantzitsuagoak badira ere,
garbi eta argi adierazten dute zein den negoziazioaren uneko egoera. Ezin dugu
ahaztu plataforma duela bi urte aurkeztu genuela, garaiko etekinak oraingoak
baino eskasagoak zirenean. Aintzakotzat hartu behar dugu duela urte bat
sinatutako akordioa, gure plataformaren %0,5a baino ez jasotzen zuena, grebaldi
baten deialdira eraman gintuela berraztertze klausula era zuzenean aplika
zezaten, fuel-kargaontzia ez zezaten azpikontrata eta betetzeke geratzen ziren
lanpostuak betetzeko.
Datozen asanbladetan negoziazioaren inguruko informazio gehiago
emango dugu eta eztabaidari ekingo: urriaren 25ean afiliazioa eta
jarraitzaileak, eta azaroaren 8an lantegi mailako asanblada. Egungo egoera
kontuan hartuta, bistan da elkarrekin ez bagara aritzen hitzarmen on baten
alde, inork ez digula hitzarmenik oparituko. Honengatik, garaia heldu zaigu
pentsatzeko ea zer egin behar dugun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario