viernes, 12 de julio de 2013

Petronorrek bere PP DDen azalpenak ezkutatzen ditu.







Laneko Segurtasun, Osasun eta Ingurugiroko Batzordearen (LS, O eta IB) barruan sortzen ari den egoerak ez dio ezer onik ekartzen organu horren funtzionamendu egokiari, bere izenburuan barne hartzen dituen eremuetan jardute onak izateaz arduratu behar duenean. 

Gaiaren muina ez da berria, empresaren ataleko interesak ezberdinak dira atal sozialekoekin alderatuz, eta bere Lehendakariaren bidez oztopatzeko araua ezartzen du, adostu beharrean inposatuz. Segurtasuna hobetu dezaketen hainbat alderdietan zabarkeria egitea da hori, ekintza zuzentzaileen segimendu eraginkorrak egitearekin lotutakoetan esaterako, edo istripu-tasei buruzko datuetan eta haiek maneiatzeko moduekin zer ikusia dutenetan, zehazki empresa kontratisten istripuetan, 2010ean salatu genuen bezala. 

Lehendakariaren jarrerak 12/06 eta 12/09ko bileretako akta batzuen onarpena blokeatzen du, gogoko ez dituen gauzak esaten ditugulako, edo argi eta garbi irakurtzerik nahi ez dituenak. 

Azken gertakaria urte hasieran eskatu genuen ohiz kanpoko bilera da, Lehendakariaren etengabeko norgehiagoka jarrerak sortzen duen izugarrizko atzerapenaren ondorioz egindakoa, egunean jartzeko aurreko urteetako istripu eta jazoerekin.  Adibide moduan dugu bi urte baino gehiago iraundako prozesua laginak kotxeetan egokiak diren konpartimentuetan eramatea lortu ahal izateko. 

Bilera horretan, kontratisten istripuei buruz hitz egiterakoan, atal sozialak etxeko kolektiboen eta kontratakoen artean ezberdintasun handia dagoela azpimarratu genuen, Lehendakaria animatuz gai horretan sakontzera, segurtasuna hobetzeko eta ez datuak soilik, berak nahi duen modura. 

Ohikoa izaten ari den moduan, Lehendakariak ez ditu aktan jaso nahi gure hitzak, eta horrela onartu gabe geratu dira orain arte. Barnean sartu nahi dugun idatzia honakoa da "Prebentzioko Delegatuek (PP DD) diote baja eragindako langile kontratisten ustezko lan-istripuak, empresa kontratistek Petronorren aurrean ez dituztela kudeatu horrela balira bezala, hori dela eta, kontratetako langile eta etxekoen arteko istripuen indizearen diferentziala ikertzea eskatzen dute"

Seguraski berriz ere laneko ikuskatzailetzara joko dugu empresari arazoen aurrean aurpegia emanarazteko eta disimula ez ditzan zifren dantza batean, baina, edonola ere, egoera horrek hondoko hausnarketetara garamatza:

* Petronorrek, bere instalakuntzen segurtasunaren arduradunak, ez ditu gainbegiratzen datuak nahiz eta nabarmen ikusi ez direla zuzenak, gauza bera egingo al du eskaintzen dizkigun emaitza ekonomikoekin?

 * Istripu bakoitzaren atzean pairatzen duen pertsona bat dago, tratu ezberdina jasotzen duena lan egiten duen empresaren arabera, esparru industrial berberean.

 * LS, O eta IBko Lehendakariak ezin du gutxitu ezta oztopatu ere PP DDen lana.

 * Kontratetako lankideen artean une honetan ematen ari den egoera empresak  segurtasun gaietan ematen dien tratuaren islada da, eta onartu nahi ez izatea urte askotan empresarentzan lan egiten ari den jendeak dituen arazoak.
 
* Guztioi eragiten diguten bidezko helburuak lortzeko borrokan laguntzeko betebeharra daukagu, kide garen kolektiboaren araberako bereizketarik izan gabe.

1 comentario:

  1. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar