Urtarrilan 23an burutu zen bileran,
Montserrat jaunak Enpresa Baztordeari eta prebentzio-ordezkariei otsailak 2an
hasiko den Geldialdiaren plangintza aurkeztu zien. Urtarrileko hilabete osoan
komunikazio estrategia berria erakusten ari dira, Petronorren historian zehar
izandako geldialdirik gardenena izango dela, eta noski, orain arte,
ordezkaritza sindikala gardena izan da, ez gaituzte ez ikusi ezta entzun
ere.
Nahiz eta gedialdi honek bere programazioan
berritasunak izan, badakigu badirela aldatuko ez diren kontuak, aparteko orduen
gehiegikeria esaterako, eta bertan parte hartzen duten pertsonek atseden une
nahiko ez izatea, iraungo duen berrogei egun baino gehiagotan zehar. Zehazki,
enpresak harro dio jardunaldien artean 12 orduko deskantsua ziurtatuko duela,
baina legea beteko ez duela jakinez egiten du programazioa, ezin baitu
baieztatu programatutako lanak betetzen direnean, inork ez gainditzea aparteko
80 orduen muga, hain zuzen ere, Langileen Estatutuan aurreikusten dena.
Egoera hori ere ez da berria, urtetikurtera salatzen dihardugu. Argi dago enpresari hobeto ateratzen zaiola isuna
ordaintzea, jardunaldiak legeak dieon arabera errespetatzea baino. Hautazko
ordutegi bat proposatzen du, esaterako, 8tatik 18tara astelehenetik
larunbatera, jakinda aparteko 80 ordu sortzen dituela geldialdiak irautea
aurreikusten den 40 egunetan. Arazo handiena enpresa kontratistetan dago, jende
asko egongo baita lanean egunero 12 orduz eta bestela langabezira. Hori bai,
jardunaldien artean 12 orduko atsedenaldia izatea ziurtatuko dute, legeak dioen
bezala.
Aurkeztu dituzten berrikuntzen artean,
arnastu daitekeen aire botiloilen erabilera dago, neurri horrek, hasiera batean
2010eko heriotz istripua ekidin zezakeen, ona iruditzen zaigu, nahiz eta
azpikontrataturiko zerbitzu baten eskutik etorri. Lan baimenen araua aldatzen
dute baita aldebakarrekora, modu horretan unitate eta talde batzuk kanpo
operatzailearen arduratik kango geratuz. Zentzu horretan ez dira errespetatuko
unitateen operatzaileen postuak geldialdietan mantentzeko irizpideak. Guzti
hori, suposatzen da, zero istripuren helburuarekin. Helburu hori elkarbanatzen
dugu, baina ez betetzeko modua, jardunaldien programazio arrazional batetik
hasi beharko litzatekeena, eta ez gertaeren kontaketen erlajazioarekin,
Segurtasun Batzordetik salatzen goazen modura.
Eta a ze kasualitatea, bukatzeko momentuan,
Montserrat jaunak esan zigun ahaztu egin zaiola aurkeztutako dokumentuan
sartzea, alkohol eta drogen kontrolerako etxola jarriko dutela findegiaren
sarreran. Espero dugu geldialdiaren prestakuntzan ahaztu zaion gauza bakarra
izatea. Bitxia dena da, gai horri buruz prebentzio-ordezkariekin sarritan hitz
egin dela akordioren batera iritsi gabe, horregatik, hain zuzen ere, esaten
digu borondatezko erabilera izango duela, zehaztu gabe zer gertatuko zaion
borondatez aurkeztu nahi ez duenari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario