martes, 21 de enero de 2020

PETRONORREKO LANGILE BATZORDEAK GREBA AURREABISATU DU ORDU EXTRAK MURRIZTEKO ETA EGUTEGIAK ERRESPETATZEKO




Petronorreko Langile Batzordeak greba aurreabisatu du Urtarrilak 24ko 13htatik Urtarrilak 27ko goizeko 6hak arte, zuzendaritzak pasadan uztailean adostutako akordioak ez betetzeagatik.  

Akordio horiek ordu extrak murrizteko, egutegia errespetatzeko eta langileak kontziliaziorako eskubideak jasotzen ditu. Orain arte akordioko puntu batzuk ez betetzea suposatu du jardunaldien luzatzea ez murriztea.  

Langilegoaren haserreak ez betetze honengatik, eraman zuen pasadan azaroak 28an asanbladan greba egitea onartzea.  

2019garren urtean Petronorren 67.865 ordu extra egin dira. Gainera zenbaki honetan ez daude kontutan hartuta hitzarmenetik kanpo dauden langileenak.  

Zuzendaritzak muzin egiten dio dauzkan errekurtsoak erabiltzeari ordu extrak murrizteko, atsedenaldia eta kontziliazioa bermatuz. Gainera hutsik geratzen diren lanpostuak ez ditu betetzen, ezta 10 egunetik goragoko absentziak, adostu zen bezala. 

Greba hauekin batera langilegoa enpresaren aurrean konzentratuko da egoera salatzeko, eta baita zuzendaritzak azken grebaldietan zerbitzu minimoei buruz egiten ari den gehiegikeriak salatzeko ere.





No hay comentarios:

Publicar un comentario