Emaitzei dagokienez, daturik garrantzitsuena gehiengo
sindikalaren aldaketa da, konpainiaren historian lehen aldiz UGT eta CCOO
sindikatuen esku baitago. Gure atal sindikalak pisu globala galtzen du,
%27,8tik %23,4ra jaitsita, nahiz eta 2016an lortutakoaren gainetik egon.
Espezialisten eta ez-kualifikatuen elkargoan botoetan gora egin dugu eta
bigarren indarra izaten jarraitzen dugu 2 ordezkarirekin, baina ez dugu
hirugarren ordezkaria lortu 4 botoen faltagaitik. Teknikari eta Administrarien
Elkargoan 50 boto gutxiago lortu ditugu eta ordezkaritza 4tik 3ra jaitsi da.
Emaitza horien arabera, lehen indarra izatetik, hirugarrena
izatera pasatu gara. Ez da lehen aldia, 2009an ere antzeko egoera jasan genuen,
eta pixkanaka gora egiteko gai izan ginen. Kasu honetan bi gertakari aipagarri
daude: batetik, UGTren ordezkaritzaren gorakada, eta, bestetik, ELAk izandako
galera, 2016an 8 ordezkari izatetik 2024an 4 izatera pasatu baita. Horrekin
guztiarekin, hainbat ondorio atera daitezke: teknikari eta administrarien
artean ordezkaritza galtzeari dagokionez, agerian geratzen da sindikatu batzuek
egiten duten zalantzazko lana emaitza ematen duela. ERTEaren kontrako borrokan
jasandako higadurak faktura pasatu digu mobilizazioetan gehien inplikatu
gineoi. Gainera, Repsol taldeko sindikatuek jakin izan dute, hitzarmena sinatu
aurretik, atzerapenen kobrantza kapitalizatzen "tauletatik kanpo"
deritzon kolektiboaren artean. Bestalde, ELAk espezialisten eta
ez-kualifikatuen elkargoan izan duen boto galerak ez du igoera esanguratsurik
ekarri gure alde. Baina bai izan dezake zerikusia abstentzio esanguratsuarekin,
boto baliogabeekin eta boto zuriekin.
Hauteskunde hauen ondoren sortzen den batzordeak honako
ordezkaritza hau lortzen du: UGT eta CCOO (6 ordezkari talde bakoitzeko), TU (5
ordezkari) eta ELA (4 ordezkari). Sindikatu nagusiek osatzen dute batzordea,
lehendakaritza-kargua lehen aldiz sortuz, UGTren esku egongo dena, eta batzarra
osagarritzat jotzen duen araudia ezarriz. Burokrazia, parte-hartze zuzenaren
ordez. Gure aldetik, eredu sindikal asanblearioa defendatuko dugu erreferentzi
gisa, batzordean salatzen ari garen zuzendaritzaren neurrigabekerien aurrean.
Une delikatuan gaude non plantillaren murrizketa aurrera darrai, lan-eskubideen
galerarekin batera, batez ere sektore prekarizatuenen artean. Hori lan
sindikalaren bidez baino ez da lortzen, kolektiboa indartzea konplexua baita,
baina, era berean, hurrengo urteetan aurkituko ditugun egoerak gainditzeko
modurik onena ere bada.
Ziur gaude gure taldeak ekarpen handia izango duela aurrean
ditugun erronkei aurre egiteko. 2025ean hasiko den ziklo honetan, hitzarmena
negoziatu behar dugu kontutan izanda, Petronorren gehiengoa duen ordezkaritza
berak Esparru Akordioa sinatzen duena dela. Egoera berri horrek atzerapausorik
ekar ez dezan saiatuko gara.
Egutegiekin ere lan asko dago egiteko, bai seigarren
txandakoa normalizatzen bada, bai zuzendaritzak udan egin nahi duen
"gehiegizko" lanaldiari dagokionez. Enpresa kontratisten lankideak
ere ezin ditugu ahaztu. Datorren urtean berriro negoziatu behar da Enplegu
Egonkortasunaren aldeko Ituna, eta gure atal sindikalarentzat, behintzat, lan
baldintzak okerrak hobetzeko aukera izango da. Gainera, segurtasunean lan
handia dago egiteko. Guztion parte-hartzea beharrezkoa da, prozesu seguruagoa
eta gutxiago kutsatzen duena lortzeko. Prebentziozko ordezkarien ekintza
indartu behar da istripu guztiak argitara atera eta ikertzeko, lanean eta
lanagatik gaixotzen ez garela ziurtatzeko. Hori zuen laguntzarekin baino ez da
lortzen.
Gure atal sindikalak ordezkaritza hau du eratu berri den
batzordean: Interpretaziorako Batzorde Mixtoan Javier Losa Vega; Berdintasun
Batzordean Arantxa Alday Izquierdo; Prestakuntzarako Batzordean Javier Ceanuri
Gandarias; Barne Antolaketa eta Harremanetarako Batzordean Idoia Zalbide
Etxebarria; Gizarte Ekintzetarako Eduardo Crespo Casanueva. Ordezkari sindikal
gisa Pablo Alonso Fierro eta Marta Prieto Fernández daude, azken hau, gainera,
prebentziozko delegatua da Juan Carlos Bustamante Santínekin batera, eta
segurtasunaren alderdi guztiez arduratuko dira.
Esan dizuegun bezala, talde honekin lanean hasten gara
findegian lan egiten dugun pertsona guztien eskubideak defendatzeko eta
lan-baldintzak hobetzeko. Ez izan zalantzarik gutako edozeinengana hurbiltzeko,
lagundu dezakegun edozer gauzatarako.