Gogoratuko duzuenez, negoziazioaren lehen
bileretan adostu zen abuztuko hilabetea baliogabe uztea negoziaziorako eta
ultra aktibitatearen zenbaketaren ondorioetarako. Orain iraila hasi dela eta,
egokia iruditzen zaigu egun daukagun egoerari buruzko laburpen bat egitea,
Mahai Negoziatzailearen berraktibapenari begira.
Lehenik eta behin, aipatu nahi dugu,
abuztuko hilean etenaldia egitea proposatu zenean, zuzendaritzari gogoratu
zitzaiola ez dela ari betetzen kontratazioaren inguruan hartutako konpromisoak.
Hau da, ez ditu betetzen bajen, oporren eta epe luzeko baimenen ondorioz dauden
postuak, edo ordezkapenak enpresa kontratisten bidez egiten dira, etxeko
kontratazioekin egin beharrean. Horretaz gain, besteak beste, Laborategian,
aurretiko erretiroren bat ematen denean, bitarteko kontratuak ez dira finko
bilakatzen. Fuela Zamatzeko Tokian, berriz, hiru pertsona zeuden postuan, ez da
inor jarri horietako baten aurretiko erretiroaren ostean.
Jarrera hori dauka zuzendaritzak bere
eskaintza aurkezterakoan, Esparru-Akordioa besterik ez dena, hain zuzen ere.
Irailaren amaiera baino lehen erantzun bat ematea nahi du, bestela atzera
botako baitu eskaintza. Urte betera, 0,6ko igoera hartzen du barnean, ultra
aktibitatean sei hilabete gehiago egotea, helburuen kobrantzetan aurretiazko
erretiroa dutenak ere egotea, 58 eta 59 artean jaiotako pertsonen diru-laguntza duten borondatezko kaleratzeak,
eta 15 pertsonentzat lanerako ikastaro bat egitea.
Azken Mahai Negoziatzailean argi geratu zen
Batzordeko gehiengo sindikalarentzat, negoziazioan aurrera egiteko oinarrizko
ildoak soldaten igoera, ultra aktibitatea, kontratazioa eta ordu-murrizketa
direla.
Gure atal sindikalarentzat garrantzitsua da
azken puntua hainbat arrazoirengatik; alde batetik, txanden giza-taldearentzat
urteko lanaldia 8 ordutara murrizteak, beste egutegi batzuk ezartzea errazten
du. Hori bai, enpresak proposatutako kaleratzeek ezagutzaren indizearen
jaitsiera garrantzitsua suposatzen dute, nahiz eta azken aldian ahalegin handia
egin etengabeko prestakuntzaren inguruan. Estalduraren inpaktua txikiarazi eta
orduen beheratzea egoki onartzeko, kontratazioa handitu beharko litzateke eta
lehenbailehen ekin lan-urte berriari.
Erraza da ezarpena lanaldi arrunta duen
giza-taldearentzat, horretarako onartuz baita, Bilboko Aste Nagusiko ostiral
handia egutegiko jai egun izateko proposamena. Gainerako denbora, irteerako
ordua minutuen bidez murriztuz ezarriko litzateke. Gainera, norberaren bizitza,
familia eta lana uztartzen laguntzen duen neurria da, eta berbera langile
guztientzat.
Planteamendu hori argi eta garbi azaldu zen
azken bileran, eta orain, zuzendaritzaren erantzunaren zain gaude, irailaren
amaieran burutuko den batzarraren aurretik iritsiko dena: TUn argi daukagu
geure hitzarmena negoziatu nahi dugula eta ez ditugula inposaketak onartuko,
nahiz eta EEEak harrera ona izan dezakeen kaltetuen artean, negoziazioa ezin
daiteke baldintzatu eskaintza horren arabera, eta Lantegiko Batzarra izango da
erabakiko duena guzti horren aurrean zein izango den hartu beharreko jarrera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario